Egoitz Lopez de la Calle presoa askatuko dute

Anboto 2015ko mar. 10a, 16:09

Iazko urtarriletik behin behineko espetxealdian zegoen.

Madrilgo Navalcarnero herriko Madrid 4 espetxean dago Egoitz Lopez de la Calle euskal presoa. Epaileak 20.000 euroko  fidantza ezarri dio. Fidantza bihar goizean ordaintzea da asmoa, eguerdian libre geratzeko eta iluntzean Otxandiora heltzeko. Horrela izango da tramiteak bere bidetik baldin badoaz Otxandiko Udaleko Giza Eskubideen Batzordetik kontatu dutenez. Otxandiarragaz batera, Asier Aranguren eta Jose Campos ere libre geratuko dira fidantza ordainduta.

Hirurak iazko urtarrilean atxilotu zituzten Euskal Preso Politikoen Kolektiboko mintzaidetza taldearen aurkako operazioan. Orduko operazioan beste bost lagun ere atxilotu zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!