Euskaraz Bizi Eguna Otxandion ospatuko dute aurten

Anboto 2015ko ots. 19a, 13:58

Apirilaren 18an izango da. Gaur, 19:00etan, egun horretarako dituzten asmoen berri emango du Euskal Herrian Euskarazek kultur etxeko aretoan.

Euskal Herrian Euskarazek aurten seigarren bider antolatuko du Euskaraz Bizi Eguna; Otxandion izango da, apirilaren 18an. “Egun horretan euskaraz bizitzearen aldeko mezua eta euskaldun izatearen harrotasuna zabaltzea” izango dituzte helburu EHEko kideen esanetan.

Egun horri begira prestatu dituzten ekintzen berri ematea da gaurko batzarraren helburuetako bat. Horrez gainera, egitaraua otxandiarrekin eta Otxandioko elkarteekin elkarlanean osatu gura dute eta elkarlanerako proposamena ere luzatuko dute. “Auzolanean oinarritutako eguna antolatu gura dugu eta horretarako herritarren ekarpenak jaso gura ditu”

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!