Amaraune elkarteak herriko berbak batu gura ditu herritarrrekin

Anboto 2015ko ots. 5a, 15:10

Herritar euskaltzalez osatutako sarea den Otxandioko Amaraune elkarteak herriko berbak batzeko ekimena hasiko du otsailean. Azken urteetan jatorri askotako lagunak etorri dira herrira bizitzera, eta konturatu dira etxe batzuetan ohikoak diren berbak arrotzak direla beste batzuetan. Horregatik, herritarren laguntzagaz, herriko berbak batu, sailkatu eta gorde gura dituzte.

 100 bat berba dituzte batuta, eta zerrenda ahalik eta luzeena osatzea da helburua. Horretarako hainbat irekiko dituzte: Interneteko Dropbox fitxategi bat, esaterako. Martitzenean egingo duten batzarraren ostean jakinaraziko dute ekimena zehazki zelan bideratuko den.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!