Udal aurrekontua ezagutzeko aurkezpena egingo dute bihar

Anboto 2015ko urt. 27a, 10:05

Otxandioko udal arduradunek kultur etxean egingo dute aurkezpena, bihar, urtarrilak 28, 19:00etan. Aurten udalak izango dituen baliabide ekonomikoak zeintzuk diren eta inbertsio nagusiak zeintzuk izango diren azalduko dute.

Udal aurrekontuaren inguruko informazioaz gainera, katastroaren eguneraketari buruzko azalpenak ere emango dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!