Ekintzaileei laguntzeko aholkularitza eskainiko dute

Anboto 2015ko urt. 12a, 09:35

Zuiako kuadrillak ekintzaileei laguntzeko programa bat abiatuko du urtarrilean. Programa horren bidez, aholkularitza eta turoretza eskainiko diete enpresa bat sortu dutenei edo enpresa bat sortzeko asmoa dutenei. Edozein sektoretako enpresa berriei bideratuta egongo da.

Aurten hirugarren aldiz ipiniko dute martxan ekintzaileei laguntzeko programa, urtarrilean hasi eta maiatz ingurura arte. Izan ere, orain urte batzuk egindako Enplegu Planean irtendako ondorioetako bat ekintzaileei euren proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko beharrizana dagoela izan zen. Orain arte martxan jarritako programek harrera ona izan dute, eta horregatik erabaki dute aurten ere errepikatzea.

Zuiako kuadrilla Aramaio, Arrazua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia herriek osatzen dute, baina Otxandio ere badago Enplegu Planaren barruan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!