Otxandion, ez da igoerarik egongo zerga eta tasetan

Anboto 2014ko abe. 19a, 14:00

Ordenantza fiskaletako tasetan eta zergetan ez da igoerarik izango 2015ean. Erabaki hori hartu dute azken udalbatzarrean. Ondasun higiezinen gaineko zergan (OHZ) hobari berriak gehitu dituzte, eta, hilerriko zerbitzuan zein animaliak bide publikoetatik jasotzekoan sortutako aukera berriak ere arautu dituzte ordenantza fiskaletan.


Ondasun higiezinen gaineko zergan, aurretik zeuden hobariez gainera (familia ugariei eta etxebizitza sozialei, esaterako), eguzkiaren energia aprobetxatzeko eta elektrizitatea sortzeko bestelako sistemak instalatzen diren ondasun higiezinetarako hobari berriak sortu dituzte: hobaria %50ekoa izan ahalko da, instalazioan erakunde eskudunak homologatutako kolektoreak erabiltzen baditu. OHZan hobariak daude Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Hutsen Programan parte hartzen duten jabeentzat (%50eko) eta hondamendi naturalak izandako eremuetako higiezinentzat: azken kasu horretan %99ko hobaria lortu ahalko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!