Ramon Aldasoro presoa Euskal Herritik 220 kilometro urrunago

Anboto 2014ko aza. 20a, 16:41

Ramon Aldasoro preso otxandiarra Castellóko kartzelatik (Euskal Herritik 560 km-ra) Murtziakora (780 km-ra) tokialdatu zuten orain hilabete. Beraz, Euskal Herritik 220 kilometro urrunago dago orain.

Etxerat-ek asteon eman du Ramon Aldasoro kartzelaz aldatu dutenaren berri sar sozialetan, baina  Otxandioko Udaleko Giza Eskubideen Batzordeak Anbotori esan dionez orain hilabete tokialdatu zuten. Aldasoro 1997aren abenduaren 2an atxilotu zuten Miamin (Ameriketako Estatu Batuetan). Harrezkero, zortzi kartzelatan izan da: Miami, Soto del Real, Albacete, Almeria, Villabona (Asturias), Cordoba,  Albocasser (Castelló) eta Murtzia. 2017an irten behar luke kartzelatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!