Salerosketetan eta koadriletan euskararen erabilera bultzatu gura du Amaraunek

Anboto 2014ko aza. 20a, 11:48

Euskalgintzan lanean dabiltzan eragileek osatutako Otxandioko Euskaldunon Amaraune taldeak 2015eko plangintza zehaztu zuen joan zen zapatuko batzarrean. Euskararen kaleko erabilera sustatzea izango da lan ildo bat.


Herri bat arnasgune da euskara herri batean erabilera arrunteko hizkuntza denean, eta aurten arnasguneen gainean egindako tailerretako ondorioetako bat izan zen herrian euskara jakintza maila handia dagoela, baina gutxi erabiltzen dela. Beraz, merkataritzako harremanetan zein kuadrilletan euskararen erabilera sustatzea dute helburu.

Esaterako, gazte asanbladako, Berbalaguneko, Mirugain mendi taldeko, Euskal Herrian Euskarazeko, Soinubileko eta Euskara Batzordeko ordezkariak batu ziren batzarrean, eta beste ekimen batzuk ere lotu zituzten. Orain arte legez, Otxandioko berbak jasotzen jarraituko dute, galdu ez daitezen: ehundik gora dituzte jasota. Iaz jaietan egindako herri krosari eta jolas tradizionalen inguruko egunari ere jarraipena emango diote aurten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!