Euskaldunon Amaraune-k 2015erako plangintza adostuko du zapatuan

Anboto 2014ko aza. 13a, 11:07

Otxandioko Euskaldunon Amaraune herritar euskaltzalez osatutako sarea da. Zapatuan, 11:00etan, 2015eko egitasmoa adosteko batzar irekia egingo dute Andresa Landako euskara gelan, eta euskararen alde lan egin gura duten guztiei bertaratzeko gonbita egin diete sareko kideek.


Iaz helburu bi finkatu zituzten. Batetik, Amaraune euskalgintzako eragileen topagune izatea euskarari buruz eztabaidatzeko; eta, bestetik, urtean ekintza batzuk pentsatu –jaietako herri krosa, adibidez–, eta eurak antolatzeko Amaraunetik zabalkundea egitea, urtetan osatutako datu-basea erabilita.  2015era zuzendutako ekintzak erabakiko dituzte bihar.

Gaztetxea martxan
Gaztetxeak azken aldian izan duen hausnarketa prozesuaren ostean, gazte asanbladako kideak, hauspoa eraberrituta, berriro ere ekitaldiak prestatzen hasi dira. Gaztetxea berriro be martxan leloagaz, bihar, 19:30ean, pintxo dastaketa egingo dute gaztetxean. Ostean, 20:30ean, Izaro bakarlariak kontzertua eskainiko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!