Herriko basoetako egurra etxeetan jasotzeko aukera egongo da aurrerantzean

Anboto 2014ko aza. 10a, 08:59

Herriko baso publikoetan herritarrek aprobetxatu dezaketen egurra sortzen da urtero. Orain arte ez zegoen ordenantza berezirik prozedura hori zehazteko. Azken udalbatzarrean, sutarako sortak eta egurraren aprobetxamendua zehazten duen ordenantzari hasierako onarpena eman zioten aho batez. Orain, emendakinak jartzeko epea hasiko da hilebetez. Ondoren, behin betiko onarpena emango diote udalbatzarrean.


Orain arte, basozaintzatik sortutako egur sortak tokian bertan markatu edo lurrera bota, eta herritarrak, udaletxean eskaera egin ostean, bertara joaten ziren materiala jasotzera. Baina Santi Uribe alkatearen esanetan, “herritar batzuek gustura hartuko lukete egurra etxean bertan”. Beraz, ordenantza berrian aukera hori jaso dute: gura duenak aukera izango du egurra, apeatan ebakita, etxean jasotzeko. Kasu horietan, lehen egur sortagatik ordaintzen zenari gehigarri bat jarriko zaio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!