'Slackline'-ari buruzko ikastaroa hasiko dute Otxandion

Anboto 2014ko urr. 8a, 10:32

Hilabete honetan hainbat ikastaro abiatuko dira, udalak antolatuta. Denetan, urriaren 12ra orduko eman behar da izena, udaletxean. Horietako batean slackline izeneko kirolean sakontzeko aukera egongo da.

Slacklineak soka baten gainean oreka mantentzea du helburu. Urri erditik azaro hasierara izango dira eskolak, eguazten arratsaldetan, 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroak hamar euro balio du Otxandion erroldatuta daudenentzat, eta hamabi gainerakoentzat. Josketa, kontserba eta eskulan ikastaroak ere badaude aukeran.

Euskara ikasteko laguntzak
AEKn euskara ikasteko aukera zabala eskaini dute: hasiberrientzako mailak, zein erdi eta goi mailetako euskara mailak daude aukeran. Otxandioko Udalak matrikularen kostuaren %100 berreskuratzeko aukera eskaini du. Izen-ematea udaletxean egin daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!