Kiderik gehienak berritu ditu Otxandioko gazte asanbladak

Anboto 2014ko ira. 25a, 11:34

Orain asteburu bi gazte asanbladako kideak eta Otxandioko hainbat gazte egun osoko jardunaldian batu ziren, gaztetxearen eta gazte asanbladaren etorkizunari buruzko hausnarketa komuna egiteko. Guztira, hogei bat lagun batu ziren. Elkar ezagutu ostean, “giro onean” garatu zen jardunaldia gazte asanbladako kide den Oihana Sanchezen esanetan.


Azken aldian beherantz egiten hasita zegoen gazte asanblada berpiztea zen helburuetako bat, eta lortu dute. Alde batetik, gazte kontseilua zein bestelako egiturak baztertu, eta gazte asanbladagaz bakarrik aurrera jarraitzea erabaki dute. Bestetik, aurrerantzean gazte asanblada osatuko duten kiderik gehienak (hamabitik bederatzi) berriak izango dira: 20 urte edo beheragoko gazteak. Gaztetxea beharrezko ikusten dute, eta bere funtzioetako bat “gaztetxea Otxandioko gazteen ahotsa entzuteko gune eta baliabide” bihurtzea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!