Leintz Gatzagan egun-pasa egiteko aukera, astelehenean

Anboto 2014ko ira. 6a, 09:30

Ohiturari eutsiz, irailaren 8an otxandiarrek urteroko bisita egingo diote Leintz Gatzagari. 08:00etan ipini dute hitzordua, Plaza Nagusian; 09:00etan ere irtengo da beste talde bat, tartean Otxandioko eskolako ikasleak. 08:00etan irteten direnek Dorletako Ama Birjinaren baselizan meza entzungo dute, eta, ostean, eguerdian ongietorria egingo diete gatzagarrek. Egunotan jaiak ospatzen dabiltza.

 

Urtero legez, mahaiak eta aulkiak prest izango dituzte bertan bazkaldu gura duenarentzat. Otxandioko eskolatik 9-11 urte arteko hemeretzi gazte joango dira oinez; Lehen Hezkuntzako ikasleak autobusez joango dira, eta gatzaren inguruko museoa bisitatuko dute.

Irailaren 8an Leintz Gatzagara joatea aspaldiko ohitura da. Antza denez, jaietarako musika bandarik ez zuen sasoian, Leintz Gatzagak Otxandioko bandari eskatzen zion joateko.  Apurka ohitura bihurtu zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!