Jaien ostean hasiko dira Otxandion plaza eraberritzen

Anboto 2014ko uzt. 6a, 10:00
Santamaña jaiak amaitzen direnean ekingo diote Plaza Nagusia eraberritzeko lehen faseari, udalak jakinarazi duenez. Erakundeen diru-laguntzen baitan zegoen proiektu hori aurrera eramatea. Azkenean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 300.000 eurogaz babestuko du proiektua.


Bizkaiko Foru Aldunditik, ordea, lanek ez dute diru-laguntzarik jasoko, nahiz eta, udal ordezkarien esanetan, “Kultura Ondarearen Zerbitzuak egindako txosten batek Plaza Nagusiari balio historiko eta patrimonial paregabea aitortzen dion, eta lanak urgentziazkotzat jotzen dituen”.


Udala lanak aurreratzen hasita dago, eta, dagoeneko, jasotze topografikoa eta arkeologia lanetarako beharrezkoa den georadar azterketa eginda daude. Santamañak amaitzen direnean hasiko dira arkeologia azterketa lanak, eta hilabete eta erdiz luzatuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!