50 lagunek parte hartu dute Herri-Olaren herrigintza tailerrean

Anboto 2014ko mai. 16a, 09:30
Herri-ola egitasmoak datozen urteetan Otxandioren garapen eredua markatzea du helburu. Herriko etorkizuna eraikitzeko egitasmoa da. Egitasmo hori herritarren parte hartzearen bidez osatzen dabiltza eta, bide horretan, herrigintza tailerra egin zuten joan zen zapatuan.

 

Tailerra Espazio ezaguna izeneko metodologia berezia erabilita gauzatu zuten; parte-hartzaileak taldeka banatu zituzten, aldirik aldira, batetik bestera txandakatuta. 50 lagun batu ziren tailerrean eta hainbat ideia sortu ziren metodologia hori erabilita. Eskolako gimnasioa ekimen horretarako beren-beregi jantzita egon zen, eskolako gaztetxoek egindako lanari esker.

Orain, tailer horretan jasotako informazioa eta herritarrek egindako ekarpenak sailkatu eta  aztertu egingo dituzte, horrela Herri-ola egitasmoa aberastuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!