Udalekuetan hilaren 16ra arte eman daiteke izena

Anboto 2014ko api. 30a, 09:30
Txatxilipurdi elkarteak, udalagaz eta guraso elkarteagaz batera, udaleku irekiak antolatu ditu ekainaren 30etik uztailaren 11ra. 3 eta 12 urteko gaztetxoei zuzenduta egongo dira eta ekintzak goizez egingo dituzte: 10:00etatik 13:00etara.



Izen-emate epea maiatzaren 16ra arte dago irekita. Otxandion erroldatuta daudenek 53 euro oirdaindu beharko dute, eta gainontzekoek 74,25 euro. Ludotekan eman behar da izena astelehenetik eguenera, 17:00etatik 19:00etara. Dokumentu bi aurkeztu beharko dira bertan; izen-ematearen fitxa eta kuotaren ordainagiria.


Kartel lehiaketa
Bestalde, santamañetako kartel lehiaketa abiatu du Otxandioko Udalak, eta maiatzaren 28a da lanak aurkezteko azken eguna. E-mail bidez bidali behar dira lanak: jaibatzordea@gmail.com. Saria lagun birentzako bazkaria edo afaria izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!