Sendabelarren gaineko ikastaroa hasiko dute martitzenean

Anboto 2014ko api. 25a, 13:01
Urtero legez, Otxandioko Udalak hainbat ikastaro antolatu ditu udaberrirako. Denetan apirilaren 28ra artekoa da izena emateko azken eguna udaletxean. Ikastaroetako bat sendabelarren gainekoa da; apirilaren 29an hasi eta maiatzaren 13ra arte martitzenero garatuko da. Ikastaroa EHNErekin batera antolatu du udalak.

 

Izen-ematea bost euro da Otxandion erroldatuta daudenentzat eta zazpi euro gainerakoentzat. Erlaxamendu ikastaroa ere antolatu du, Amankomunazgoko Zaindu programa baliatuta, eta mendekotasuna duten senide zaintzaileei bideratuta dago; eguaztenetan garatuko da, apirilaren 30etik maiatzaren 21era. Azkenik, xaboi naturalak zelan egin jakiteko ikastaroa egun bitan egingo dute: maiatzaren 12an eta 19an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!