Gainera, Zelaieta futbol zelaian futbolean aritzeaz gain, beste hainbat ekintza ere egingo dituzte. Eguraldiak lagunduz gero igerilekura joan, Hontza Extrem Abentura Parkera irteera egin eta “Euskara eta Kirola”ren inguruko hitzaldiren bat jasoko dute haurrek Tokero eta Koikiliren eskutik.
Kanpusak plaza mugatuak izango ditu, 50 haurrentzako lekua egongo da. Otxandioko haurrentzako izen ematearen prezioa 80 eurokoa izango da eta kanpokoentzat 100 eurokoa. Izen-ematea honako e-mail honetan egin daiteke: administrazioa@itzarrikas.net. Prezio honen barruan honako gauza hauek sartuta egongo dira: kirol materila, hamaiketako, egiten diren kirol jarduerak, asegurua eta bi entrenatzaile egongo dira.