Frontoian txakur kakak ez uzteko mezua zabalduko dute ikasleek

Anboto 2014ko api. 5a, 09:00
Otxandioko herri eskolako pilotaleku publikoan txakurren kakak agertu izan dira. Eskolako gazteek sarritan erabiltzen dute pilotalekua, eta deserosoa eta zikina da txakurren kakak aurkitzea. Horregatik, txakurren jabeak ohitura txar horien gainean kontzientziatzeko ekimen bat prestatzen dabil eskola, udalaren laguntzagaz.

 

Datozen asteetan jokabide zuzenak zeintzuk diren gogorarazi, eta gizalegezkoak ez diren ohiturak salatzen dituen idatzi bat prestatuko dute seigarren mailako ikasleek. Gero, idatzi hori eta pilotalekuan txakurren kakak agertu ziren egunetako batean ateratako argazkia udaletxera bidaliko dituzte. Udalak emango dio zabalkundea idatzi horri.

Udal arduradunen esanetan txakur kaken arazoa aspaldikoa da, eta herri osoko gune berdeetan gertatzen da. Iaz Otxandioko txakurren jabe guztiei gutun bat bidali zitzaien betebeharrak gogoratzeko, eta hainbat kanpaina ere bultzatu izan dira, baina ez dute esperotako emaitzarik jaso.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!