Sarritan gertatu izan da eta ez aurten bakarrik, baita aurreko urteetan ere. Tarteka txakurren kakak agertzen dira Otxandioko eskolan dagoen frontoi publikoan. Eskolako gazteek sarritan erabiltzen dute frontoia eta deserosoa eta zikina da txakurren kakak han aurkitzea. Horregatik, herritarrak eta txakurren jabeak ohitura txar horien gainean kontzientziatzeko ekimen bat prestatzen dabil eskola. Datozen asteetan jokabide zuzenak gogorazi eta ohitura ez zibikoak salatzen dituen idatzi bat prestatuko dute seigarren mailako ikasleek. Ondoren, idatzi hori eta frontoian txakur kaka agertu zen egun batean aterako argazkia udaletxera bidaliko dituzte. Udala arduratuko da idatzi horri zabalkundea emateaz.
Ekimen honek iaz agenda lokal 21aren harira Otxandion egindako foro batean du sorburua. Orduan plazaratu zuten gaia eta ekimen hau burutzeko ideia sortu zen.