Ruben Garate gogoratu dute errepidean hil zeneko 14. urteurrenean

Anboto 2014ko ots. 17a, 09:37
Zapatuan Motxotegi mendira egindako irteeran
2000. urteko otsailaren 12an hil zen Ruben Garate, Jose Antonio Hernandez presoa bisitatzera Alcala Mecora joan eta handik bueltan zetorrela. Asteburuan hainbat ekimen egin dituzte jazoera hura gogoratu eta espetxe politika salatzeko.

 

Eguenean Otxandioko udalbatzarrak mozio bat onartu zuen  eta ondoren kontzentrazioa egin zuten udaletxe pareko plazan. Zapatuan, urtero legez, 56 lagunek Motxotegi mendira irteera egin zuten eta bertan testu bat irakurri zuten. Gogoratu zutenez "25 urte joan dira euskal preso politikoen sakabanaketa hasi zenetik, 25 urte, ehunka presori, eta beraien senide eta lagunei, beste kondena bat jarri zigutenetik". Eta 25 urte zeuzkan Ruben Garatek "Espainiako errepide baten bizia utzi" zuenean. Arkaitz Bellonen heriotza gogoratu ostean, egoera hau "25 minutu gehiago ere" ezin dela mantendu salatu zuten "edonori tokatu dakiokeelako".

 

Ondoren, aurresku bat dantzatu zuten eta Otxandioara bueltatu zirenean herriko tabernan 60 lagunentzak bazkari herrikoia izan zen.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!