Zarautz inguruak ezagutu eta sagardotegian jateko egun-pasa

Anboto 2014ko ots. 9a, 09:00
Miru-Gain Mendigoizale Elkarteak Zarautz inguruan dauden Indamendi (460 metro) eta Txatxarro (459 metro) mendietatik ibilaldia antolatuko du otsailaren 16an. Gain biak ezagunak dira itsasora eta barrualdera dituzten ikuspegiengatik. Ondoren, Zarauzko Izeta sagardotegian bazkalduko dute.

 

Izena emateko azken eguna otsailaren 11a da. Nagusiek 10 euro ordaindu beharko dute autobusa, eta gazteek eta umeek 5. 

Ikurrinaren gaineko ekitaldi

Bestalde, gaur, 13:15ean, Espainiako bandera udaletxean ipintzea, kanpoaldean eta barrualdean, inposatzen duen agindua salatzeko ekitaldia egingo dute udaletxe pareko plazan. Besteak beste, bandera jartzea inposizioa dela gogoratuko duen plaka bat ipiniko dute. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!