Euskaraz bizitzeko gogoa sustatu gura dute lip dub baten bidez

Anboto 2012-06-15 08:14  Otxandio
Gaur, 19:30ean, entsegu orokorra egingo dute Andikona plazan

Gaur, 19:30ean, entsegu orokorra egingo dute Andikona plazan.

 

Otxandioko Euskaldunon Amaraunek, herriko euskaltzaleen sareak, herrian euskaraz bizitzeko gogoa bultzatzeko kanpaina bat abiatu du. Hasteko, lip dub bat grabatuko dute, herritarren artean mezu hau zabaltzeko: Euskeraz bizi guredu!  Gaur, 19:30ean egingo dute entsegu orokorra Andikona plazan. Lip duba ekainaren 23ko zapatuan, 12:30ean, grabatuko dute.

 

\"\"

 

Elkarte askok ekimenagaz bat egin dute eta herritarren parte-hartzea ere ahalik handiena izatea gura dute. Lip duba plazan hasi eta amaituko da.  Ibilbidean zehar eguneroko bizimoduan aurkitu ahal diren egoerak irudikatuko dute: gurasoen eta seme-alaben arteko hartuemanak, koadrilen artekoak, enpresetakoak… Euskaraz bizi ahal izateko, gogoa edukitzea funtsezkoa dela adierazi gura dute. Esne Beltzaren Euskaraz bizi nahi dut abestiaren erritmora egingo dute lip duba.

 

Euskaraz bizitzeko ohiturak eta gogoa zabaltzeko etorkizunean egingo dituzten ekintzen abiapuntua da lip duba, mezua plazaratzen hasteko modua. Euskeraz bizi guredu esaldiagaz banderatxoak eta zapiak atera dituzte eta autoetan ipintzeko pegatinak ere egin gura dituzte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa