Enrike Huerta: "Penagarria da gonbidatuta egon zen gehiengoaren presentzia ez izatea"

Anboto 2015ko aza. 24a, 10:59

Atzo, urteurreneko ekitaldia burutu zuten Hontza museoan, eta Durangaldeko udal ordezkari gehienak ez ziren agertu, ezta Aldundiko eta Jaurlaritzako kultur ordezkaririk ere. Jarrera hori "penagarria" dela uste du Huertak, museoko presidenteak.

Bizkaian dagoen natur zientzien museo bakarra da Hontza, eta lehen urte honetan 2.500 lagun inguruk bisitatu dutela azaldu dute arduradunek. Leire Huerta zuzendaria baikor agertu zen museoaren martxagaz, eta aurrerantzean bisita kopuruak handitzea espero dutela azaldu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!