Pirata eguna antolatu du Athleticeko zaletuek

Anboto 2015ko uzt. 28a, 10:00

Pirata eguna antolatu dute Mañariako Athleticeko zaletuak abuztuaren 1ean. Egun osora begirako egitaraua osatu du Piratak athleticzale taldeak.

Txupinazoa jaurtiko dute Mañariako U2 Taskan, piraten egoitzan, eta, ondoren, Herri Kirolen desafioa egingo dute. Ezkerraldeko, Durangaldeko eta Busturialdeko taldeak arituko dira norgehiagokan 12:30etik aurrera. 

PiratakPoteorako hitzordua ipini dute 14:00etan, eta, bazkaltzekoa, berriz, 15:00etan. U2 Taskan bertan erosi daitezke txartelak. Bazkalostea Elektrotxarangak berotuko du.

Sokatira desafioa egingo dute arratsaldeko 17:00etan Eskualdeko zortzi lagun arituko dira tiraka (gehienez 700 kilo) eta, 19:00etan, pultsoa egiteko lehiaketa hasiko da. Poteorako elkartuko dira berriz ere 19:30ean.

Jaiagaz amaitzeko 22:00etan afaltzeko batuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!