Nagusientzat, ez jausteko prebentzio ikastaroa eskainiko dute

Anboto 2015ko urt. 26a, 12:01

Amankomunazgoaren eskutik, herriko nagusientzako ikastaro bat garatuko dute Mañarian. Hain zuzen ere, erorketak direla-eta, ez jausteko prebentzio ikastaroa izango da. Beraz, kalean seguru eta konfiantzaz ibiltzeko gomendioak emango dizkiete nagusiei.


Otsailaren 4an hasiko da zikloa, eta eguaztenero batuko dira martxoaren 25era arte. 17:45etik 18:45era bitartean egingo dituzte saioak jubilatuen etxean, antolatzaileek azaldu dutenez. Doako ikastaroa izango da, eta parte hartu gura dutenek jubilatuen etxean eman behar dute izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!