Liburu digitalak hartu ahal dira Mañariko Udal Liburutegian

Anboto 2014ko abe. 21a, 10:28

Mañariko Udal Liburutegian liburu digitalak maileguan hartu ahalko dira aurrerantzean. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren liburutegi zerbitzuari esker, www.eliburutegia.net atarian topatu ahalko ditu bakoitzak bere intereseko liburuak. Liburu horiek streaming bidez irakurri ahalko dira, eta ordenagailuekin edo gailu mugikorrekin ere bai.


Horretarako beharrezkoa izango da Mañariko liburutegiko bazkide izatea. Webgunean sartuz gero, gustuko liburua aukeratu, eta dokumentua norbere gailura jaitsi ahalko da. Liburutegiko arduradunek azaldu dutenez, mailegu zerbitzu honi buruzko informazioa gura duenak liburutegian bertan eskatu dezake. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!