Plan Orokorrari buruzko galdeketa egingo dute azaroaren 21ean eta 23an

Anboto 2014ko urr. 31a, 08:55
Hainbat mañariarrek parte hartu dute HAPOren aurrerapena aztertzeko prozesuan.

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) aldatzeko prozesu parte-hartzailean murgilduta daude iaztik Mañarian. Helburua, plan berri horren aurrerapena onartzea da, eta, batez ere, herrigunearen eraldaketa du helburu. Oinarri horregaz, herri osorako HAPO landuko dute gero.

 

Hasierako batzar zabalen ostean, emaitzak batu eta adostu, eta sei eredu landu dituzte. Azaroaren 6an aurkeztuko dituzte, 19:00etan, pilotalekuan egingo den herri batzarrean. Gero, azaroaren 21eko eta 23ko herri galdeketan bozkatuko dute 16 urtetik gorako herritarrek euren eredu gustukoena. 24tik 28rako astean ere botoa eman ahalko dute udaletxean.

Etxebizitza, ekipemandu eta espazio publiko berriak jasotzen dituzte sei ereduek. Txikienak 90 etxe egitea, eta ekipamendu eta espazio publiko bakarra eraikitzea dakar. Eredu handienak, aldiz, 156 etxe altxatzea, ekipamendu bat sortzea eta espazio publiko berri bi ezartzea dakar. Endika Jaio alkateak esan du ahalik eta lur gutxien erabiltzea erabaki dutela, etorkizunari begira; ingurumena errespetatuko dutela ere adierazi du.
Azaroaren 7an, 13an eta 14an informazioa aukeran edukiko dute herritarrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!