Ehiza baimenak lortzeko zozketa egingo dute

Anboto 2014ko ira. 2a, 11:59

Mugarra Ateneo Zinegetikoak udazkenerako ehiza baimenak zozkatuko ditu datozen asteetan. Saibigain-Iturriotz eta Bitañoko pase lerroak egongo dira ehiztarientzako jokoan.

Iraila eta urrirako baimenen zozketa hilaren 19an egingo dute, 20:00etan, Mañariko udaletxeko egoitza sozialean. Eskaerak aurkezteko epea egun horretan bertan amaituko da, 13:00etan. Bazkideen zozketa, bestalde, hilaren 23an egingo dute, 19:00etan.

Azarorako baimena lortu gura dutenek irailaren 26a baino lehen eroan beharko dute eskaera, eta zozketa urriaren 3an burutuko dute, 20:00etan. Bazkideen txanda urriaren 23an izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!