Errose Bustintza kultur etxeaz inkesta, zabaldu eta urtebetera

Anboto 2014ko api. 14a, 09:00
Urtebete pasa da Mañariko Errose Bustintza kultur etxea inauguratu zutenetik. Urtemuga aprobetxatuta, eraikin horretan ematen diren zerbitzuen inguruko iritzia jakin gura dute udal arduradunek. Horretarako, inkesta batzuk betetzea proposatu diete erabiltzaileei. Kultur etxeko sarreran egongo dira eskura orriak.


2013ko apirilaren 26an egin zuten inaugurazio ekitaldian 60 bat herritar batu ziren. Espazio horretan dago liburutegi berria, baita KZgunea ere. Goiko solairuan erakusketentzako lekua eta jubilatuen txokoa daude. Udalak 2009an erosi zuen Errekondo eraikina, eta Errose Bustintza idazle ezagunaren izenagaz bataiatu zuten kultur etxea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!