Zapatuero programan parte hartzeko izen-ematea, irekita

Aimar Esteban 2016ko urr. 26a, 09:00

Gazte eta umeen aisialdirako eskaintza berria jarri du martxan Mallabiko Udalak. Herriko gazteek ekintza hezitzaileetan parte hartzeko aukera izango dute hileko azken larunbatetan. Jolas kooperatiboak, tailerrak, txangoak, dantzak, eskulanak, herri kirolak eta abar egingo dituzte programa honen barruan.

Azaroaren azken larunbatean hasiko dira ekintzak Mallabiko Kontsejuzarrean. 5-11 eta 12-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen programa honetarako izen-ematea azaroaren 4ra arte irekita egongo da, Kultur Etxean.

Ume bakoitzeko 20 euro ordaindu beharko dira maiatzeko azken larunbatera arte iraungo duen Zapatuero aisialdi programan parte hartu nahi izanez gero.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!