Mallabiko auzoetako premiak ezagutzeko, auzo batzarrak hasiko dituzte eguenean

Anboto 2015ko urr. 13a, 10:49
Osma auzoa, Mallabian.

Mallabiko Udala herriko auzoetako bizilagunekin batzartuko da, urrian eta azaroan, beraien beharrak ezagutzeko. Ildo horretatik, bost batzarretarako hitzordua jarri dute auzoetako elkarteetan eta Kontzejuzarren, 19:30ean. Lehenengo bilera Berano eta Arandoñoko auzokideekin egingo dute, urriaren 15ean.

Geria eta Longakoekin urriaren 22rako jarri zuten hitzordua. Areitio, Aitxu, Osma eta Zengotitakoekin, ostera, urriaren 29an elkartuko da udala. Goita eta San Martineko auzokideek azaroaren 5ean izango dute bilera, eta herrigunekoak ostera, azaroaren 12an batuko dira.

Gai ordena
Auzotarren beharrak ezagutzeaz batera, hainbat gai mahaiganeratu gura ditu udalak. Babes pertsonalerako eta segurtasunerako neurriak hartzea, auzotaxia eta baserrien izenak GPS bidez izendatzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!