Kultur Hamabostaldia Nahikari elkartearen inguruan

Anboto 2015ko mai. 22a, 10:09
Ttak teatroaren "Ta oain ze?" antzezlaneko momentu bat.

Nahikari emakume elkarteak auzolanean hainbat ekitaldi antolatu ditu Mallabiko Kultur Hamabostaldiaren barruan. Datorren astelehenerako, esate baterako, Jabekuntza sexuala tailerra antolatu du.

Hurrengo barikuan, berriz, Ttak antzerki taldeak Ta oain ze? antzezlana taularatuko du kultur etxean. Ekainaren 4an, aldiz, Sua filma proiektatuko dute. Ekainaren 7an, ostera, azoka denboran, antzinako euskal emakumeen antzezpena egingo dute. Garai bateko emakumeen bizitza ezagutaraztea da elkartearen helburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!