Berano Txikiko jaiak ospatuko dituzte zapatu-domekan

Anboto 2015ko api. 22a, 10:00

Asteburuan ospatuko dituzte San Jurki jaiak, Mallabiko Berano Txiki auzoan. Apirilaren 25ean, zapatuan, 17:00etan santuei kontuak esan eta santuak jantzi ondoren, 19:00etan, txopoa altxatuko dute. Ondoren, auzokideak afaritara bilduko dira.


Domekarako egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean meza izango da, eta, ondoren, Mallabiko Gazte Alai dantza taldeak erakustaldia eskainiko du. Jarraian, Aratz Igarzabal eta Gorka Imaz bertsolariek abestuko dute, Unai Rodriguez gai-jartzaile dutela. Eguerdian, umeek jolasteko aukera izango dute. Jaien antolatzaileek salda eta txorizoa banatuko dizkiete bertaratzen direnei.

Arratsaldeko egitaraua umeen jolasekin hasiko dute, eta, 18:00etan, Tor magoaren bisita jasoko dute auzoan. Amaitzeko, Agarrera ostera egingo dute denbora mugatuan. Irabazlearentzat saria egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!