Mecanica Mallabin 47 langile kaleratu gura dituztela salatu du LABek

Anboto 2015ko ots. 26a, 13:00

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, Alfa taldeko Mecanica Mallabi enpresan erregulazio espediente bat aurkeztu dute 47 kaleratzegaz. Gaineratu duenez, momentu honetan 122 langilek osatutako enpresan kontsulta epean daude.

Mari Eli Urriolabeitia LABeko ordezkariaren berbetan, “gure eskaera hasieratik izan da, kaleratzeak badaude, horiek traumatikoak ez izatea. Badaude euren borondatez joan gure duten langile batzuk”. Enpresaren erantzuna ezezkoa izan dela esan du Urriolabeitiak.

LABek Mecanica Mallabin izandako “kudeaketa txarra” salatu du, “bai ekoizpenean, bai antolaketan”. Sindikatuak uste du 47 langile kaleratzeak ez duela arazoa konponduko.

Alfa taldea 2013an irten zen konkurtso egoeratik. “Ikusten dugu egoera txarrera doala”, dio LABek. “2012ko soldaten zorrak ordaindu gabe jarraitzen dute”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!