Asteon amaitzen da Tinduferako elikagaiak batzeko kanpaina

Anboto 2015ko urt. 26a, 09:00

Mallabiko Udalak elkartasun kanpainagaz bat egin du aurten ere. Ekimen horren helburu nagusia Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu kanpalekuetan bizi diren saharauiei elikagaiak helaraztea da. Aurten honako hau eskatu dute: hegaluzea oliotan (latak), azukrea, arroza, lekak, sardinak eta konpresak.


Mallabiko udal arduradunek jakinarazi dutenez, elikagai eta lehen premiazko produktu horiek eskolara eraman ditzakete herritarrek, urtarrilaren 29a baino lehen, edo udaletxera, urtarrilaren 30era arte.

Durangaldean eta Euskal Herri osoan batutako produktuekin Karabana Solidarioa abiatuko dute, otsailean, Tindufeko kanpalekuetara.

Kantuan auzorik auzo
Mallabiko abesbatza Santa Ageda abesten irtengo da otsailaren 1ean. 11:30ean jarri dute hitzordua. Mallabiko Osma, Zengotita, Geria eta Goita auzoetan abestuko dituzte Santa Ageda koplak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!