Bigarren eskuko produktuekin 30 postutik gora, abenduaren 28an

Anboto 2014ko abe. 20a, 10:00

Mallabiko III. Truke Azoka eta bigarren eskukoen azoka antolatu dute abenduaren 28rako Mallabian. Herriko pilotalekuan atonduko dituzte azokan parte hartuko duten postuak. Azoka berezi honek goizeko 11:00etan irekiko ditu ateak, eta 14:30era arte egongo da zabalik. Truke azoka antolatu duten hirugarren aldia da hau. Bigarren eskukoen azoka, berriz, lehenengoz antolatu dute.


Umeentzat bereziki, jostailuak elkarren artean trukatzeko gunea ezarriko dute. Antolatzaileek diotenez, helduak etxeko tresnak trukatzera animatu nahi dituzte. Gainera, goiz osoan grafitigile batek euskararen aldeko grafitia sortuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!