Mallabira dator asteburuan #Josi Bizkaiko bertsolari txapelketa

Anboto 2014ko urr. 31a, 13:23

Domekan 17:30ean jokatuko dute Bizkaiko bertsolari txapelketako laugarren kanporaketa. Mallabiko frontoian izango da saioa, eta honako sei bertsolariek kantatuko dute: Arrate Illaro, Eneko Arrate, Gorka Ostolaza, Malen Amenabar, Nerea Ibarzabal eta Peru Vidal. ANBOTOn sarrera bi dauzkagu zozketatzeko: zozketa@anboto.org-ra idatzita lortu ditzakezue.

Mallabikoa azken aurreko kanporaketa izango da. Zeanurin azaroaren 9an jokatuko dute azkena, eta orduan jakingo da ze bertsolari pasatuko diren finalaurrekoetara. Durangaldeko Beñat Ugartetxeak eta Eneko Abasolo 'Abarkas'-ek finalaurrekoetarako txartela lortu dute, kanporaketa bana irabazi dituzte eta. Finala abenduaren 21ean jokatuko da Bilboko Miribillan.

Informazio guztia txapelketako webgunean topatuko duzue.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!