Asier Aspuruk galdu egin zuen atzo

Anboto 2014ko api. 11a, 13:59
Biharko Izarrak pilota txapelketaren barruan Asier Aspuru abadiñarra bere mailatik behera aritu zen.

 

Lopez eta Aspuruk 12-22 galdu zuten Arteaga eta Irustaren aurka. Lehen zatian ondo aritu ziren galtzaileak (12-12), baina partidu erditik aurrera Irusta berpiztu egin zen eta Arteaga nagusitu egin zen atzean. Aspuruk, aldiz, beherakada izan zuen.

Jardunaldiko beste partiduan Ugaldek eta Galarzak 22-13 irabazi zuten Urretabizkaiaren eta Ibarrondoren aurka. Galarza izan zen laukotean onena eta Urretabizkaia makalen ibili zena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!