San Jurki jaiak Berano Txiki auzoan, apirilaren 26an eta 27an

Anboto 2014ko api. 16a, 09:00
Berano Txiki auzoko bizilagunek San Jurki jaiak ospatuko dituzte. Apirilaren 26an ekingo diote egitarauari, arratsaldeko 17:00etan, Santuei kontuak esanda eta santuak jantzita. 19:00etan txopoa altxatu ondoren, afaritarako elkartuko dira.

 

Domekan, 11:00etan, meza izango dute, eta, jarraian, Mallabiko Gazte Alai dantza taldeak emanaldia eskainiko du. Gero, Beñat Ugartetxea eta Nerea Elustondo bertsotan arituko dira.

Gai-jartzailea Unai izango da. Umeentzako jolasekin amaituko dute goiza, eta baita arratsaldea hasi ere. 18:00etan Zelaigaz eta Bihurrigaz herri kirol emanaldia izango da ikusgai. 19:00etan, berriz, Agarrera ostera egingo dute.


Asto proben irabazleak
Apirilaren 6an jokatutako Bizkaiko Asto Proba Txapelketa Rafael Alegriak irabazi zuen. Bere ostean, Egia, Iker Galarreta, Ugalde, Maiora eta Satxibar gelditu ziren, hurrenez hurren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!