Asier Aspuruk irabazi egin du debuteko partidua

Anboto 2014ko mar. 10a, 12:17
Asier Aspuru abadiñarrak garaipenagaz ekin dio Biharko Izarrak txapelketari. Zapatuan, Agirre eta biek 22-20 irabazi zuten Arriet-en eta Bolinagaren aurka.

 

Partidu gogor eta borrokatua jokatu zuten eta lau pilotariak maila onean aritu ziren. Agirre izan zen laukotean onena eta Aspuruk ere partidu oso ona burutu zuen. Jaialdiko bigarren partiduan Urbietak eta Arratibelek 22-11 irabazi zuten Larrañagaren eta Ibarrondoren aurka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!