Jokin Altunaren erakustaldia Biharko Izarrak txapelketan

Anboto 2014ko mar. 7a, 11:37
Altunak eta Aizpitartek 22-10 menderatu zituzten atzo Lopez eta Etxamendi

 

Atzo Biharko Izarrak txapelketako partidu bi jokatu zituzten Mallabian. Ez ziren emozio handikoak izan, baina tanto ederrak ikusi ahal izan ziren. Lehen partiduan Jokin Altuna amezketar gazteak eta Aizpitartek 22-10 menderatu zituzten Lopez eta Etxamendi. Altuna izan zen partiduko izarra. Joko erauntsia erakutsi zuen. Bereak izan ziren tantorik ikusgarrienak bertartu ziren zaleen gozamenerako. Aizpitarte seguru ibili zen atzean, baina Altuna izan zen partiduko erritmoa markatu zuena. Aurkarien aldetik, Lopezek borondate askogaz jardun zuen, baina aukera gutxi izan zituen. Etxamendik, aldiz, ez zuen bere egunik onena izan.

 

Bigarren partiduan Urretabizkaiak eta Urruzolak 22-10 irabazi zuten Etxebarriaren eta Aizpuruaren aurka. Irabazleek ondo jokatu zuten: batak agindu eta besteak amaitu. Etxebarriak ere tanto politak egin zituen, baina Aizpurua bere mailatik behera ibili zen.

 

HURRENGO JARDUNALDIA: MARTXOAK 8, 17:00, MALLABIA

 

- Arrieta-Bolinaga / Agirre-Aspuru

- Urbieta-Arratibel / Larrañaga-Ibarrondo

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!