Lana
Emaitzak: 215. 22 orrialdetik 1.a
DATUAK
2008ko abuztuaren 28a, 14:33
Bizkaia. EAEko industria jarduera, batez beste,%4 igo zen iaz. Bizkaian %4,5 igo da eta %4,6 Gipuzkoan. Araban igo da gutxien; %2, hain zuzen ere. Horiexek dira Eustatek 2007ko Industriako Kontuen Aurrerapenean emandako datuak.
BALANTZEA
2008ko abuztuaren 28a, 14:32
Durango. Ikerketa, garapena eta berrikuntza (I G B) arloan 52 egitasmo eroan zituen aurrera iaz Azterlan metalurgia ikerketa zentroak. Denera, 6,7 milioi euro fakturatu zituen enpresak 2007an, eta milioi bat euroko inbertsioa egin zuen. Halaxe eman gura izan du jakitera enpresak.
LEHENENGO ZATIKO LANAK EMAN DIRA
2008ko abuztuaren 28a, 14:18
Berriz. Erralde hiltegiko urbanizazio lanak laster jarriko dituzte martxan. Baimenen tramitazio fasea gainditzea baino ez da falta lanei ekiteko. Lehenengo faseko proiektua dagoeneko lehiaketa publikoan jarri eta adjudikatuta dago.
Erralde hiltegia
2008ko abuztuaren 28a, 13:47
Berriz. Erralde hiltegiko urbanizazino lanak laster jarriko dituzte martxan. Baimenen tramitazio fasea gainditzea baino ez da falta lanei ekiteko. Lehenengo faseko proiektua dagoeneko lehiaketa publikoan jarri eta adjudikatuta dago.
MARISTAK
2008ko uztailaren 21a, 09:30
Durango. Maristak ikastetxeak “marka guztiak hautsi” ditu Prestakuntza Iraunkorrean eta Lanerako Trebakuntzan, ikastetxeko arduradunek azaldu dutenez. 2007-2008 ikasturtean 700 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute Prestakuntza Iraunkorrean eta 150 lagunek baino gehiagok Lanerako Prestakuntzan .
LAN ISTRIPUA
2008ko uztailaren 17a, 16:29
Bizkaia. Langile bat hil da Zornotzan, hodi bateko kablea kentzeko kutxeta batera sartu eta erregairen baten lurrun toxikoak arnastu ondoren. LAB sindikatuak elkarretaratzea deitu du, barikuan, uztailaren 18an, 11:30ean, Erreferendum plazan.
JAKINARAZPENIK EZA
2008ko uztailaren 16a, 10:01
Durango. ‘Berrizko Txuletoia’ ziurtagiriaren erabilera “irregularra” egiteagatik Eusko Jaurlaritzak zehapen-espedientea zabalduko deutsan jakinarazpenik ez dutela jaso adierazi du Erralde hiltegiak. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak dioenez, ziurtagiri hori erabiltzeko eskatutako baldintzak ez ditu betetzen Erraldek.
SARIA
2008ko uztailaren 15a, 16:16
Abadiño. Automozio sektorearen alde egindako lanagatik saritu dute Pierburg enpresa, Gasteizen izan den Basque Automotive Industry-Bai Topaketan.
LANDAKO ERAKUSTAZOKA
2008ko uztailaren 15a, 10:18
Durango. Urte hasieratik ekainera bitartean, %60 igo da Landako Guneko jarduera kopurua, iazko epealdi berarekin alderatuta. Guztira, 24 ekitaldi antolatu dituzte eta Durangoko Udalak jarraitzen du izaten ekitaldi gehienen antolatzaile; sustatzaile pribatuak eta Durangoko elkarteak datoz ondoren. Halaxe eman dute jakitera Landako Erakustazokako arduradunek, ohar baten.
JARDUNALDIAK
2008ko uztailaren 10a, 10:56
Durango. Produktuaren kalitatearen planifikaziorako tresna aurreratuak automozio industrian izenburupean lan jardunaldia izango dute martitzenean, uztailaren 15ean, Azterlan metalurgia ikerketa zentroan.