BADATOR........

Erabiltzailearen aurpegia Zapaburu Konpartsa 2014ko aza. 15a, 18:05

2015. urtean 5 urte beteko dira Zapaburu gazte konpartsa sortu zela. Bide honetan proiektu, bizipen eta ideia ezberdinak elkar banatu dituzte. Orain aurrera ikusteko ordua iritsi dela uste dute. Gogotsu eta ilusioz lanean jarraitzeko asmoak agertu dituzte.

Igande honetan, azaroak 23 goizeko 10:30etan hasi eta arratsalde arte (bazkaria barne), Pinondo Etxera hurbiltzeko deia luzatu dute. Nondik datozen eta nora doazen, zer diren eta zer izan nahi duten eztabaidatzea da helburua. Argi utzi dute orain arteko bidea ez dela bakarrik egin eta hemendik aurrera ere ez dela bakarrik egingo. Horregatik bidelagun izatera gonbidatu gaituzte.

Inoiz Zapaburu egunean parte hartu baduzu, kale'zinean egon bazara, Zapa'martxan beraiekin lo egin baduzu, Elkartasun txapelketan jokatu baduzu edota gabonetan artilea lantzeko tailerretan egon bazara, zure tokia ere badela ohartarazi digute.

Beraz badakizue igande honetan goizeko 10:30etan Pinondo Etxean zure zain egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!