Hasi da lana

Erabiltzailearen aurpegia Unai Zamalloa Zubiaurre (Saskibaloia) 2014ko ira. 19a, 08:30

Bai. Hasi dira entrenamendu guztiak, eta denboraldi-aurrea pil-pilean dago talde gehienetan. Egia esan, denok hasi gara gogo eta indar handiz. Munduko Txapelketa gozatu dugu, eta finlandiarren talde giroak (txalotzekoa benetan) eta AEBetako selekzioaren saskibaloi “galaktikoak” (beste guztiak Lurrean gelditu direlako) gure saskibaloian aritzeko beharrizana beteezin bihurtu dute.


Horrela, Mikel Garitaonandiaren Zornotza ST buru-belarri ari da denboraldi berria prestatzen. Bigarren denboraldia izango du zilarrezko LEB mailan, eta talde benetan indartsua prestatu dute, aurreko urtekoaren oinarria hartuta. Horrela, Leioatik datorren Joseba Estalayo base gaztea, 23 urteko Tre Browman amerikar hegalekoa, Ander Garcia hegaleko gipuzkoarra eta Juan Coronado Venezuelako pibota, eta joan den urteko Ibon Carreto, David Quero, Iker Salazar, Arturo Cruz, Borja Mendia eta Unai Calbarro izango dira taldean. Aurrera mutilak!

Tabirakon nesken talde berak jarraitzen du, jokalari gazte berriek gora eginda. Aurreko urtean izandako esperientziak taldea indartu eta batuko du, aurten asmoa berdinarekin aritzeko, hau da, konpetizioan buru-belarri aritu eta goiko postuetan Bigarren Mailako LFra igotzeko fasea jokatzeko aukera izateko.
Eta Tabirakoren mutilen taldean aldaketa nagusi bat dago, entrenatzaile berria, etxeko entrenatzailea: Iskander de Dios Irigoien. Lan ona eta gogoa ez dira faltako.
Gozatu Saskibaloia! Gora gure saskibaloia!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!