Chamonix eta Zermat

Erabiltzailearen aurpegia Oihana Azkorbebeitia Urizar 2015ko uzt. 17a, 08:30

Aste bi pasatxo eman ditut oporretan familiarekin, Alpeetan. Ahuntzen moduan, gu beti mendira. Baina leku bi hauek ez ditugu besterik gabe aukeratu. Lasterketa interesgarriak jokatzen dira inguru bietan, eta horren arrastoan joan gara, gutako bi ikustera eta hirugarrena parte hartzera.


Chamonixen lau lasterketa jokatu ziren: ultratraila, mendi maratoia, erdi maratoia eta kilometro bertikala. Ostiralean hasi eta igandera arte mendi jai polita bizi izan genuen bertan. Inoiz aipatu izan dut atzerriko lasterketek xarma berezia dutela, eta Chamonixekoek badute, bai. Hainbat herrialdetako eta era guztietako korrikalariak batzen dira bertan: irabaztera doazen “profesionalak” eta ibilbideaz gozatzera doazen korrikalariak. Baina lasterketa hauen berezitasunik handiena korrikalariek ibilbide osoan duten paisaia da, Mont Blanc bide lagun dutela egiten baitituzte kilometroak.

Chamonix atzean utzita Suitza aldera bideratu ginen, Zermattera. Han beste hiru lasterketa eder jokatu ziren, hirurak egun berean; ultratraila, maratoia eta erdi maratoia. Denak Matterhorn (Cervino) ikaragarriaren altzoan. Ederra! Mendi piko eta tentea ikustea ederra bada, zer esanik ez haren inguruetan lasterka ibiltzea. Kanpinean ezagutu genuen andre alemaniar jubilatu bat ere mendi enblematikoak erakarrita joan zen lehiaketan parte hartzera. Esan zigunez, ehun maratoitik gora zituen amaituta.  

Jokatuko nuke berriro egingo dugula bat berarekin, hainbaten Matterhornen altzoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!