Bariku honetan 'Joste eguna' ospatuko dugu Berrizen

Erabiltzailearen aurpegia Kantxa Zati Bat 2015ko api. 22a, 12:58

Olakuetan, 19:00etan elkartuko gara. Bertan, ekainaren 21eko ekitaldi nagusirako oihal zatiak saldu, pertsonalizatu eta josiko ditugu. Pertsona eta pentsakera ezberdinetako jendearen artean ideiak batu eta josiz erabakitze eskubidean aurrera egiteko josiko ditugu oihalak.


Ekitaldia, girotua izango da, tailerrak egongo dira eta trikitilariak eta musika ez dira faltako. Horretaz gain, hurreratzen zaretenontzat pintxoak ere izango ditugu prest.

Ekitaldia, barikuan 19.00retatik aurrera izango da Olakueta plazan

Animatu eta etorri borondate ezberdinak josiz, hautestontzia osatzera!!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!