Ze zaila den

2015/16 denboraldia amaitu da, baina norgehiagokei dagokienez bakarrik, kluben jardunak aktibo jarraitzen du eta.

Orain, denboraldiko balantzea egiteko ordua da: azken bederatzi hileetan zuzen egindakoak zein akatsak ikertu, ondorioak atera, eta hurrengo denboraldia planifikatzen hasteko sasoia da.

Futbol 11n hori guztia egitea errazagoa ez bada, gutxienez ohikoagoa da taldeak hobeto egituratuta daudelako, eskola mailatik hasita kategoria denetan taldeak dituztelarik.

Durangaldeko taldeen zerrendari erreparatuta, gehienak afizionatu mailan talde bakarra duten klubak direla egiaztatzen dugu. Beraz, jokalarien bajak ematen direnean, ordezkoak kanpoan aurkitu behar dira; hori oso zaila da batzuetan, eta, ondorioz, urterik urtera Bizkaian talde dezente desagertzen dira. Horrela, liga amaitu eta handik aste batzuetara, talde batzuek oraindik ez dute jakingo zein kategoriatan parte hartuko duten.

Eskualdean hiru taldek baino ez dituzte filial eta gazte mailako taldeak, eta horrek, hainbaten, aurrera jarraituko dutenaren bermea eskaintzen die. Baina talde hauetako zuzendariek baino ez dakite ze zaila izaten den taldeak osatzea. Futbol 11k konpetentzia gogorra eragiten du.

Gazteek Aduriz eta Muniain izan gura dute. Areto-futboleko zein jokalari izan daitezke? Nor ezagutzen dute? Bakadit errepikakorra naizena, baina Euskadik lehen mailan talderik ez duen bitartean, kontua oso zail dago.

* Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!