Dilema

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Garaizabal (Irakaslea) 2014ko eka. 20a, 08:35
Botila erdi hutsik edo erdi beteta, une bakoitzeko aldarteak markatzen du pertzepzioa. Baina mozkor bati galdetuz gero, botilan zerbait ikusiko balu, berarentzat beteta legoke; nahiz eta, ur tanta batzuk egon. Gauza bera gertatzen zaie politikariei. Lehen ez zuten inon krisirik ikusten. Gaur egun, aldiz, tunelaren amaierako argi izpiak ikusten dituzte.


Zer gura, hura sinistarazi gura.
Hori dela-eta, ondo goazen seinale moduan ezaugarri hauek jartzen dizkigute:
Etxeen prezioak %1,4 egin du gora. Zelan erosiko du gazte jendeak, merkeen zeudenean ere ezin bazuen erosi?
Arabako enpresak hobera. Hamar konpainiatik zortzik espero dute emaitzei eustea edo hobetzea. Eta enpresa horietako langileen egoera zer?
Diruaren mailegua merkatu eginda, bankuei diru gehiago emango diete, gero eurek maileguan emateko. Ezin diote behar duenari zuzenean eman? Nork ordain lezake mailegu hori?
Patronalak zergak jaistea, eta inongo baldintzarik gabe nahi beste aldikako lan kontratu egiteko aukera eskatzen du. Non daude langileen eskubideak?
Dilemak aurrera darrai.
Patronalak eta politikariek bultzatutako aldaketak onartu eta jasan, ala geuk eragin beharrezko aldaketak?
Gaur egun gero eta indartsuagoa da gizartearen ahalmena, maila berean beharko genuke ahalmen politikoa. Beraz, argi eta garbi, horretara jo beharko genuke.
Eman diezaiogun gidaritza herriari, herri xeheak gero eta argiago ikusten baitu nor duen lagun eta nor etsai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!