Opari itzelak irabazteko aukera errifekin

Erabiltzailearen aurpegia Abadiñoko Gure Esku Dago 2014ko api. 10a, 16:59
Bazkariak, afariak, egonaldi bat landa etxe batean, herriko produktuekin osatutako otzara… sari horiek eta gehiago irabazteko aukera eskainiko dugu datozen asteetan.

 

Gure Esku Dago Abadiñoko finantziazio alorroko lan taldeari esker, errifak aterako ditugu dinamikak eragiten dituen gastuei aurre egiteko. Zozketa bi egongo dira, Traña-Matienako San Prudentzio jaietan bat eta Abadiñoko San Trokaz jaietan bestea. Zozketa bakoitzeko irabazleak honako sari hauek irabaziko ditu:

-       Egonaldia landetxe batean bi lagunentzat (Bagoaz agentziari esker).

-       Afaria lagun birentzat Milikuena jatetxean.

-       Afaria lagun birentzako Abarkateruenean.

-       Afaria lagun birentzako Kalin.

-       Bazkaria lagun birentzat Soloa jatetxean

-       Bazkaria lagun birentzat Taberna Zarran.

-       Lagun birentzako gosaria (zukua, pintxoa eta kafea) Doherty’s-en

-       Afari-merienda Bodeguillan.

-       25 euroko balea Xirimirin gastatzeko.

Eta hori guztia gutxi balitz herriko produktuekin osatutako otzara ederra:

-       Bildots erdia eta ardi esnea

-       Untxi bat

-       Txuleta bi (Milikua harategia)

-       Enbutidoak (Pinilla harategia)

-       Gazta (I.Solana / A. Urien)

-       Kilo bi baba (Zubizarreta / Bazeta)

-       Ezti pote bi (Mendi-Eder)

-       Sagardo botila bi (C.Zubizarreta)

-       Ardoa: Viña Alberdi bi eta ardo gorri nafar bi (Tipi-Tapak)

-       Ardo botilak (Elorza taberna)

-       Patxarana eta raba razioak (Mesoia)

-       Likoreak (Oxford)

-       Likoreak (Batzokia)

-       Ardoa eta txakolina (Vancouver)

-       Barazkiak (Patxi Bazeta)

-       Txirlak (Edurne arraindegia)

 

NON EROSI DAITEZKE ERRIFAK?

Herriko hainbat tabernatan egongo dira eskuragarri. Tokiak zehaztu ahala jakinaraziko ditugu. Traña-Matienako eta Abadiñoko jaietan mahaiak ipiniko ditugu kalean errifak eta kamisetak saltzeko. Honako egunetan izango dira:

-        Traña-Matienan, San Prudentzio jaietan: Apirilaren 27an, maiatzaren 1ean eta maiatzaren 4an.

-       Zelaietan, San Trokaz jaietan: Maiatzaren 15ean, 17an eta 25ean.

 

NOIZ EGINGO DIRA ZOZKETAK?

Zozketa bi egongo dira, errifa bakoitzarekin bat:

-       Traña-Matienan: Maiatzaren 4an, 14:00etan, Oxford parean.

-       Abadiño-Zelaietan: Maiatzaren 25ean, 14:00etan, Txanporta plazan.

 

PREZIOA:

Euro bat errifako.

Eskerrik asko bazkari-afariak, egonaldiak zein otzararako produktuak eman dizkiguten komertzio danei eta baita Petite liburudenda, Keiran, Panaderia Matiena eta Zaldu Erreka elkarteari ere. Era berean, zorionak Gure Esku Dago Abadiño finantziazioaren arloko lan taldeari ekimena aurrera eramatearren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!